XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Abiatzen delarik, orano ûlûna da,
ez ûlûn beltz beltz hetarik,
zure sûdûr pûntta ere ikus ez zinirokeenetarik.
Bena argizagia gorapen erditan beita,
bestalde lanoa oso tink ez delakoz,
labio argaltarzûnxkot bat orotan hedatzen da.
- Begireik hoinak non jar!

Lehen ûratsak egin bait,
eztûlaldi bat jauzten zaio:
- Ontsa heltû zaik!
Boztarioan eta kanpoko aire hotxeala elkitzean,
ahoa zabal zabala joan da.
Dioe ere gaûko sena gaixto dela.
Ordû goixtiar hortan,
ez dû bere indarra orano ahûltûrik.
Bestalde, ahoa idekirik hartzen dûzûn hatsak
ez dû sûdûrrekoaren epeltarzûna.

Oihaneala heltû beno lehen,
argitzen hasi badû,
lanapea tinkago da eta goiza nabartzen dû.
Oihanaren barnean sar eta
uste dû ûlûntzen ari dela.
Zohartihitzak busti dûtûan bago ostoetarik
ebi txoltolak erorten dira.

Etxerik abiatzean segûn bazen
sarrixe aro ederra zateala gorago,
orai bere ustekeria
ebi tzapasta horieki batean hurtzen da.
- Aldi hontan, haatik, ez diat bidaro.
Ata hanitxetan hola hola agitû zaio,
gero egûn goxo baten gozatzeko.

Oihanean barnago eta
airea beroxetan ari dela ûdûri zaio,
aize epel batek builtaka
maxela bailakatzen deiolarik.
Beharriala kuxelûkan hasten zaio:
- Ez dûk batere zertzaz gogoûlûn izatekorik.

Bidexe argi bat goiti,
bere bûrûa igaiten berriz ikusten dû.
Gain hartan, bortûa,
bere gûnetik igitû gabe,
aitzinetik zen bezala eta gero datean bezala,
haren haidûrû dago.

Ailandek oihan pea ûzten dûanean,
lanoa beti hain tink da, ez bada ago.
Heben aizeak begitartea zaflatzen deion hatsak
lantzer xehe baten egite badû.
Zûhaintzeen peko eztitarzûna galdû da, (...)